Transir

Bizitza jokatzen ari gara

Transir eraldaketari, aldaketari, bizitzari eta heriotzari buruzko jolasa da.

Zirkuan, egunerokoan bezala, bizitza dugu jokoan. Ez dugu heriotza baino gauza seguruagorik. Zoriontsuak, mugagabeak eta natura kontrolatzeko gai garela uste izan dugu. Gure giza-izaera, azkenean hil egingo garela, dena amaitzen dela eta dena ez dagoela gure esku onartzeak, agian, orainaz, garenaz, sentitzen dugunaz eta nahi dugunaz pentsatzeko aukera emango digu.

Horrek bizitza osoagoa nolakoa izango litzatekeen erakutsiko digu.

Transir Rojo Telonen hirugarren proiektua da. 2022 eta 2023 arteko sormen prozesuaren emaitza da. Zirkuaren hizkuntzari (aireko akrobaziak eta akrobazia bertikalak) zuzeneko musika gehitu zaio, Marta Alonso Tejada zuzendari artistikoarekin eta Pablo Reboleiro zuzendari laguntzailearekin batera.

Eszenaratze arina, umore tonuan, kalerako eta aretorako, zirkuko aireko egitura baten lau hanken artean.

Sorkuntza-prozesuaren zati bat ikus dezakezu bideo honetan.

Transir irudietan

Kontratatu nahi bagaituzu, irakurri hau amaieraraino.

Taldea

Interpreteak

Ana Cuervas

María Salmerón

Xandra Arostegui

Begoña Peñaranda

Zuzendaritza eta Antzerkiginza Laguntzailea

Marta Alonso Tejada

Zuzendari laguntzailea

Pablo Reboleiro

Laguntza eta ekoizpena

Artaide elkartea

Jantziak

Eva y Yoli Urkiza

Musika ekoizpena

Xandra Arostegui

Bideoa

Marian Gerrikabeitia

Platanobolígrafo

Informazio Teknikoa

Generoa

Zirkua / Musika

Hizkuntza

Testurik gabe

Formatua

Kalea eta aretoa

Publikoa

Publiko guztiak

Iraupena

55 minutu

Biran dauden pertsonak

Lau

Zirkuko diziplinak

Dance trapeze, aireko uztaia, bertikalak eta klown

Beste diziplina batzuk

Dantza, akrodantza, musika eta antzerkia

Argiztapena

Emanaldia gauez edo espazio itxi batean egiten bada, antolakuntzari espazioari dagokion argi-ekipoa eskatuko zaio.

Behar teknikoak

Azalera laua eta desnibelik gabea

8 x 7 x 6,10 metro (zabalera x sakonera x altuera)

Egitura autonomoa, ez du pisurik edo zulaketarik behar

220v-ko korronte-hartunea, soinu-ekipoa konpainiak darama

5 orduko muntatze-lanak

1,5 orduko desmuntatze-lanak

Komunak dituzten kamerinoak

Ura

  • Deskargatu Dossierra pdf | 1.29 MB
    • Diruz lagundu dute Gobierno vasco
    • Honako hauek lagundutako eta koproduzitutako proiektua Artaide elkartea
      • Laguntzaileak
      • Txotena
      • Zirko Zaurre
      • Karola
      • Circo nove
      • Concello de Outes