Ekitaldiak

Equilibrio sobre pulls

Ikuskizun labur bat ezkontza baten erdian; varietès ikuskizun oso bat enpresa-afarian; zirku-tailerrak herriko jaietan.

Eskatu eta bagoaz

  • Galak / Ekitaldiak

    Edozein ekitalditan ager daiteke Rojo Telón. Gauez eskaintzeko moduko zirku-emanaldiak, edozein gertaera, festa, kontzertu, azoka eta abar osatu eta borobiltzeko.

    Zirku-diziplina hauetako bakoitzaren bost minutuko saio independenteak:

    • Pullen gaineko oreka
    • Trapezioa
    • Oihala
    • Soka leuna
    • Soka bikoteka/hirukoteka
    • Aireko uztaia
    • Zoruko akrobazia bertikalak
    • Rollinga
    • Clowna
    Gehiago
  • Rojo Telón Kabareta

    Proposamen dibertigarri honetan aurkezle batek gidatuko ditu zirku-saio ezberdinak eta pista umorez beteko du.

    Izaera, jenio eta zirku-saio harrigarriak dituen ikuskizuna: trapezioa, oihalak, soka, uztaia, soka-bikoteka/-hirukoteka, bertikalak, pullen gaineko oreka, kontortsioa, malabareak eta clowna.

    50 minutuko ikuskizuna, bertan mota guztietako ikusleek parte hartu eta gozatuko dute, pertsonaia anitz hauekin.

    Gehiago
  • Tailerrak

    Zirku Tailerra

    Tailer honetan zirkuaren diziplinan trebatzen has zaitezke.

    Zoruko akrobaziak, akrobaziak bikoteka, aireko teknikak (trapezioa, oihalak, uztaia eta soka). Orekaren kontzientzia, akrobazia bertikalen teknikaren bidez eta irudi desberdinen alderantzizko posizioaren bidez.

    Tailer honetan elongazio-ariketak egingo dira, malgutasun handiagoa eraginez eta prestakuntza fisiko egokiak lagunduta.

    Aireko Tekiniken Tailerra

    Aire-tekniken bidez (trapezioa, oihalak, soka eta uztaia), bai hastapen-mailan bai tarteko mailan, erresistentzia fisikoan, malgutasunean, kontzientzia espazialean eta euskarrietan sakonduko dugu.

    Irudiak, jaurtiketak, dinamikoak eta inprobisazioa praktikatuko dugu, gehien gustatzen zaigun aire-elementuarekin.

    Gehiago

Ipurterre txiki, gazte eta nagusientzat

Eskola, udal, enpresa, elkarte eta partikularrentzat