Eta zeruak berriro hartuko dituzte, zapaltzen dituzten korapiloak askatzeko.
Eta betiko bakanal batean gozatuko dute lozorroan sartzeko eta horrela transzenditu, berriro beraiek izateko.
Eta nortzuk dira haiek?
Hiru korapilo-askatzaile.
Umorearen, interpretazioaren eta zirkuko tekniken bidez (airekoak eta lurzorukoak), mundu desberdinak zeharkatuko dituzten hiru emakume, ikusleei hilea harrotu eta esperientzia zerutiar bat biziarazteko.