2015ean Rojo Telón matriarkatua jaio zen, zirku konpainia baten itxurapean, Ana Cuervas, Begoña Peñaranda eta Maider Yabarren eskutik eta bihotzetik, Euskal Herriko emakumeen ikuskizunen isiltasun garratza betetzeko asmoz.
Soy Ellas/Haiek naiz izan zen gure lehen ekintza, Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean. Lau urtez lagundu zigun sorkuntza honek, eta tarte horretan gure esperientziak, zalantzak, irrikak eta pozak mugimenduaren bidez transmititzeko hizkuntza propioa aurkitu genuen.
Gure mezuarekin azokak, jaialdiak, plazak eta frontoiak zeharkatu ondoren, 2019an urrats berri bat eta sorkuntza berri bat egitea erabaki genuen: Korapiloa, bertan María Salmerón konpainiako kide berria batu zen.
Eta ez daudenez bi hiru gabe (esan guri, bestela) eta gure gozamen handienetako bat sormen prozesua denez, 2023an beste esplorazio bat heldu da: Transir. Gure itzalpeko kolaboratzaile Xandra Arostegui gurekin eszenatokira igotzen da, ikuskizunaren soinu-unibertsoa sortzeko.
Eta zirkuari, antzerkiari eta bizitzari buruzko gure ikuspegia zabaltzen jarraituko dugu, bihotzak eusten dion bitartean.
Rojo Telón zirkua eta antzerkia buruarekin, umetokiarekin eta bihotzarekin da